ALDATU elkartea (« Association Labourdine de Développement par l’Action Territoriale Unifiée » / Lurraldeko ekintza batuaren bidezko garapen elkarte lapurtarra) 1997an sortu zen lurraldeko instituzio publiko guziek bultzaturik.
1901 lege eredu berriko elkarte bat da, entrepresak, bertako kolektibitateak, lan irakaskuntza etxeak eta aholku ganbarak elkartzen dituena, Euskal Herri barnekaldeko proiektu eramaile eta entrepresen laguntzeko :
2002an, Hazparneko Herri Elkargoak ALDATUri bizibide ezberdinak eskaintzea erabakitzen du entrepresa mintegi bat sortuz.
Helburuak eta betebeharrak
Gure ekintzen bidez, 3 helburu ditugu :
Aberastasun eta lan sortzaile diren jardunaldi berrien sorkuntza bultzatzea lurraldean
Landetan kokatu entrepresen eta herri handietako zerbitzu berezituen arteko harremanak errextea
Euskal Herri barnekaldeko entrepresen eta hurbileko kolektibitateen arteko harremanak indartzea
Erantzun gisa, ALDATU elkarteak ondoko betebeharrak segitzen ditu :
proiektu eramaileei sustengua, entrepresa sortzea edo bereskuratze txosten osaketa laguntzaren bidez ?
bizi diren entrepresen sustengua, edozein proiektu edo zailtasunekin
lurraldeko animazio ekonomikoa, bertako entrepresei zuzendutako ekintza kolektiboen kokapenaren bidez
800m2 ko entrepresa mintegi baten kudeaketa, Hazparnen kokatua
entrepresen, sareko partaide, zerbitzu berezitu (publiko ala pribatu) eta bertako kolektibitateen arteko harreman mantenketa.