ALDATU enpresen laguntza zentroa lurraldearen garapen ekonomikorako proiektuaren bihotzean dago.
Euskal Herri mailan, Euskal Herria 2020 egitasmoaren karietara bultzatutako Ekonomia taldearen (« enpresen ingurumena » taldean) lanetan parte hartzen du Aldatuk.
Hazparneko Lurraldea Herri Elkargoaren mailan, lekuko hautetsiekin harreman hurbilak mantentzen ditu Aldatuk :
- Problematika ekonomikoenganako sentsibilizazio ekintzak burutuz,
- Enpresen hitza hautetsien belarrietara ekarriz,
- Eramaten diren gogoetetan eta hartzen diren erabakietan parte hartuz.